GARA > Idatzia > Mundua

«La Niña»-k eragindako euriteek gogor kolpatu dute Latinoamerika

Berezko orografiak eta azpiegitura mugatuek, Latinoamerika babesik gabe uzten dute hondamendi naturalen aurrean. Azken asteotan eskualdean izandako euri jasa indartsuek, «La Niña» fenomeno meteorologikoari lotutakoak, ehunka hildako eta milaka milioi dolarretara iristen diren kalteak eragin dituzte. Azken gertaera, Oaxacan izandako luizia izan da.

p024_f01_148x108.jpg

GARA

Ondorio latzak izan dituzten luiziak, Mexikon zein Kolonbian, eta amaigabeak diruditen uholdeak, Latinoamerikako iparraldean: adibide batzuk baino ez dira, baina argiki erakusten dute «La Niña» fenomenoari lotutako euriteak eskualdea astintzen ari direla, ehunka hildako, eta zenbatutakoaren arabera, milaka milioi dolarrera iritsi diren kalteak eraginez.

Mexiko hegoaldean, Erdialdeko Amerikan eta Hegoamerikako iparraldean eurite gogorrak izan dira azken asteotan, «La Niña»ri lotutako ekaitz tropikal eta zikloiak igaro eta gero.

«El Niño»

«El Niño» deritzon fenomenoak, ordea, kontrako ezaugarriak ditu: itsasoaren gainazalean tenperaturak gora egiten du, batez ere Ozeano Barearen erdialdeko eta mendebaldeko inguruetan. Hegoamerikako hegoaldean lehorteak, eta Atlantiko tropikalean euriak izaten ditu ondorio, besteak beste.

Etengabeko euri jasak direla-eta, luizi batek hainbat etxebizitza lurperatu zituen Mexikoko hego-ekialdean, Oaxaka estatuko Santa Maria Tlahuitoltepec herri indigenan. Hasieran mila hildako egon zitezkeela esan zuten arren, Mexiko zein Oaxakako agintariek balantzea zuzendu egin zuten, eta hamaika desagertutako daudela adierazi.

Lau etxebizitza baino ez zirela lurpean gelditu gaineratu zuten, hasiera batean ehunka izan zirela adierazi bazuten ere.

Iragan maiatzaren erdialdetik, 80 lagun inguru zendu dira euriteen ondorioz, kaltetuak 800.000 inguru dira, eta Babes Zibileko sailaren informazioaren arabera, galerak lau mila milioi dolarretik hurbil daude. Gobernu federalak adierazi duenez, inoiz ikusitako eurite garairik bortitzena izan da aurtengoa.

Herrialde bakoitzean jazotako kalteak gorabehera, euriteek argi utzi dute, beste behin ere, halako fenomeno meteorologikoen aurrean Erdialdeko Amerikak duen ahulezia. Eskualdearen orografiak eta azpiegitura eskasek ere ez dute laguntzen.

Gainera, maiatzetik hona egondako prezipitazio ugariak -400 bat hildako utzi dituztenak- direla medio, lurzorua urez gainezka dago jada.

Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko (IPCC) buruak, Rajendra Pachauri indiarrak, ez zuen itxaropenerako mezurik igorri, iragan igandean Guatemalan eginiko agerraldian. Haren esanetan, berotegi efektuak aipatu fenomenoen eragina are kaltegarriagoa egingo du munduko zaurgarriena den inguru honetan.

Confuso baile de cifras en torno al corrimiento de tierra en Oaxaca

Las diferentes agencias informativas, e incluso las mismas autoridades, se han visto obligadas a revisar muy a la baja los primeros y alarmantes balances que se dieron desde primera hora del martes del corrimiento de tierra en la localidad de Santa María Tlahuitoltepec, en el estado de Oaxaca.

Se habló de «hasta mil muertos», cientos de desaparecidos y posteriormente se indicó, según recoge Europa Press, que había siete muertos. Ayer se hablaba sólo de once desaparecidos.

En el balance que ayer hicieron público el gobernador de Oaxaca, Ulises Ruiz, y el secretario de Gobernación, Francisco Blake Mora, descartaron que hubiera muertos. Añadieron que el desmoronamiento de un cerro a causa de las fuertes lluvias en la región afectó a cuatro viviendas, de las que dos están totalmente sepultadas.

Ambos responsables detallaron que los desaparecidos eran ocho niños y tres adultos. Para su localización trabajaban sobre el terreno -a pesar de las dificultades para acceder a la zona- diversos equipos de rescate.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo