Beste pribatizazio bat Donostiako ospitalean
GARA | DONOSTIA
Donostiako ospitaleko zuzendaritzak garbiketa zerbitzuko bere langileen ordezkapenak azpikontrataturiko Garbialdi enpresako langileekin betetzea erabaki duela salatu zuen atzo ELAk prentsa ohar batean. Hala, ospitaleak 2010-2011 mahai orokorreko akordioa ez duela bete salatu zuen ELAk administrazioak bere jarduna betetzeko lehentasun gisa bere bitartekoak erabiltzeko konpromezua hartu zuelako, baita, jada azpikontratatuak ez dauden jarduerak ez «kanporatzekoa» ere.