GARA > Idatzia > Ekonomia

66 langile kaleratzeko txosten berria aurkeztu du Saunier Duval enpresak

p030_f02_088x072.jpg

GARA | GASTEIZ

Gasteizko Saunier Duval lantegiko zuzendaritzak enplegua erregulatzeko txosten berria aurkeztu dio enpresa batzordeari. Vaillant Group taldeko enpresak 75 langile kaleratzeko txostena aurkeztu zuen ekainean. Oraingo txostenean bederatzi kaleratze gutxiago proposatu ditu, 66 beraz. Enpresak azaldu duenez, Gasteizen egiten dituzten produktuen «bizi-zikloa» amaitu egin da eta Estatu frantsesean nahiz Alemanian ekoitziko duten produktu sorta berri batekin ordezkatuko dituzte.

Kaleratzeengatik lan egindako urte bakoitzeko 55 eguneko kalte-ordaina eskaini die enpresak langileei. Hala ere, txosten berria azken proposamena izango dela adierazi du, esan duenez, batzordeak «proposamen bat bera ere aintzat hartzeari» uko egin baitio. Hala, txosten berria onartzen ez badute, zuzendaritzak lehenengo txostena mantenduko duela adierazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo