GARA > Idatzia > Kultura

POESIA JARDUNALDIAK

Gaur egungo poetak errezitatzaile, «Poesia eta Kantua» jardunaldietan

Musikak, kantuak eta poesia irakurketek osatzen dute «Poesia eta Kantua», Koldo Mitxelena kulturunean aste honetan izango diren jardunaldiak. Juan Kruz Igerabide, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Pier Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez izango dira partaideetako batzuk. Astelehenetik asteazkenera bitarte, hiru hitzordutan banatuko dira jardunaldiak «Poesia zaude ixilik», «Poesia bi botzetan» eta «Ahotsak» izenburupean egingo diren ekitaldietan. Emanaldi guztiak Koldo Mitxelenako areto nagusian izango dira, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita, eta sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo