GARA > Idatzia > Ekonomia

Grebarik gabe ere, milaka lagun atera dira kalera, pentsioen alde

Grebarik ez da izan honakoan, baina estatu frantsesean milaka lagun kalera atera dira berriro ere, erretiro sistemaren gaineko aldaketaren aurka daudela erakusteko asmoz. Lege egitasmo horren aurka sindikatuek antolatu duten seigarren mobilizazio eguna izan zen atzokoa. Adierazitakoaren arabera, larunbata izan arren, «arrakastatsua» izan da erantzuna, irailaren 23an bezala, ia hiru milioi pertsonek parte hartu dutelako estatu osoan egindako manifestazioetan.

p025_f01-172x112.jpg

GARA

Beste behin ere, milaka lagun kalera atera dira estatu frantsesean, erretiroaren gutxieneko adina 62 urtera atzeratzeko Gobernuak duen asmoaren aurka egiteko. Erretreta sistemaren aldaketaren aurkako seigarren mobilizazio eguna izan zen atzokoa, eta lehenengo aldiz greba deirik egin gabe eta larunbat baterako antolatua zuten sindikatuek.

Guztira 229 ekintza antolatu zituzten, eta sindikatuek esandakoaren arabera, honakoan grebarik ez da izan, baina parte-hartzea joan den irailaren 23ko protestaren antzekoa izan da.

«Mobilizazio arrakastatsua izan da. Espero dezagun azkenean Gobernuak entzungo duela herriaren adierazpen hau, eta bere egitasmoa aldatuko duela», adierazi zuen atzo Marcel Grignardek, CFDTko eledunak.

Parisko manifestazioa «Pentsioak, enpleguak, soldatak, gizartearen erronka» zioen pankartaren atzean abiatu zen. CFDT sindikatuaren arabera, 2,9 milioi lagun inguru atera ziren atzo estatu osoan egindako manifestazioetan, «gutxi gorabehera irailaren 23ko kopuru bera». Grignardek azaldu zuenez, alde nabarmena izan zen herri batetik bestera, batez ere eguraldiaren eraginez. Adibidez, mendebaldean oso eguraldi txarra izan zuten. Bestalde, atzokoan, larunbata izanik, beste egunetan parte hartu izan ez duen jendea bildu zela nabarmendu zuten sindikatuek.

Zenbakiak

Barne Ministerioak, berriz, beherakada ikusi du parte hartzean, aurreko protesta egunekin alderatuz. Zenbatu duenaren arabera, 899.000 lagun izan ziren atzoko manifestazioetan; irailaren 23an eta 27an, 997.000 eta 1.120.000 zenbatu zituzten.

Parisi dagokionez, antzeko zenbakia eman du Ministerioak: 63.000 lagun izan ziren atzokoan, eta irailaren 23an, 65.000. «Baina behera egin du estatu osoa aintzat hartuta», gaineratu dute Barne Ministerioko iturriek. Sindikatuen arabera, Parisen 310.000 pertsona atera ziren atzo kalera, aurrekoan baino pixka bat gehiago. Hurrengo protesta eguna urriaren 12a izango da. Egun horretarako ere lanuzteak antolatu dituzte.

Erretreta sistema aldatzeko Sarkozyren Gobernuak duen egitasmoak Parlamentuko ibilbidea hasi du. Gobernuak atzera egin dezala lortuko dutela uste dute sindikatuek: asteartetik aurrera Senatuan eztabaidatuko da, eta neurriak bertan aldatzeko aukera dagoela. Erretretaren adina atzeratzeak piztu ditu kontrako iritzi gehien. Erretiro saria lortzeko adina 60 urtetik 62 urtera atzeratu nahi dute; pentsio osoa jasotzekotan, 65 urtetik 67 urtera. Hala ere, hiru haur dituzten emakumeei egungo erretreta adina mantentzea da Gobernuak Parlamentuan aldatzea onartuko lukeen neurri bakarretakoa. Gainerakoan, erreformaren ardatz nagusiei eutsiko diela esan du.

Fomento recorta un 29,4% su prespuesto de 2011

El Ministerio español de Fomento invertirá el próximo año 13.626 millones de euros, unos 6.000 millones menos (un 29,4%) en comparación con el presupuesto inicial para 2010, que fue de 19.304 millones, pero finalmente se redujo hasta unos 16.000 millones, debido al Plan de Ajuste del Gobierno.

No obstante, el ministro de Fomento, José Blanco, explicó ayer, en una rueda de prensa recogida por Efe, que la inversión para 2011 decrece no sólo por los recortes del ejecutivo para reducir el déficit, sino también como consecuencia de que algunas infraestructuras, como por ejemplo aeropuertos y carreteras, habían contado ya con importantes recursos presupuestarios durante los ejercicios anteriores. Las restricciones presupuestarias de Fomento afectarán a todos los modos de transportes, destacando carreteras, cuya inversión se reduce casi a la mitad de la programada inicialmente para 2010.

Del total de la inversión en infraestructuras para 2011, el 60%, 7.699 millones de euros, se destinarán al ferrocarril, de los que un 73% corresponderá a la construcción de líneas de alta velocidad. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo