Grebarik gabe ere, milaka lagun atera dira kalera, pentsioen alde
Grebarik ez da izan honakoan, baina estatu frantsesean milaka lagun kalera atera dira berriro ere, erretiro sistemaren gaineko aldaketaren aurka daudela erakusteko asmoz. Lege egitasmo horren aurka sindikatuek antolatu duten seigarren mobilizazio eguna izan zen atzokoa. Adierazitakoaren arabera, larunbata izan arren, «arrakastatsua» izan da erantzuna, irailaren 23an bezala, ia hiru milioi pertsonek parte hartu dutelako estatu osoan egindako manifestazioetan.