Amaierako ekitaldia
Agertoki berria bultzatzeko deia
Eskubide guztien aldeko mezu bikoitza entzun zen Bilboko udaletxearen aurrean. Manifestazio honen bultzatzaileek egin zuten lehenik, eta gero irailaren 11n ukatu zitzaien hitza eman zieten Adierazi EH plataformako kideei. Hauek agertoki berria sendotzeko premiaz ohartarazi zieten manifestariei, «gure itxaropena inork izoztu ez dezan, orain arte bezala jarraitzera inork ez gaitzan zigortu».
«Elkarrekin lortuko dugu»
Deitzaileon izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi, gurekin batera manifestaldien debekua gaitzestera eta herri honen eskubide zibil eta politikoak defendatzera etorri zaretelako.
Une garrantzitsua eta delikatua da, non askoren eta askoren ahaleginak nabarmenak diren, gure herrian inposaketarik gabeko eta inolako indarkeriarik gabeko bizikidetza erdiesteko.
Une garrantzitsua da, herri honetan eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, osotasunean eta guztiontzako.
Une garrantzitsua da, askatasunen etetearen eta mozketaren aurrean tinko eutsi eta aurka egiteko; besteak beste, manifestazio, adierazpen eta parte hartze politikoa bezalako askatasun oinarrizkoak izanik, berehala berrezarri behar direlako, osotasunean.
Gaurko deitzaileok, adierazpen askatasun hori defendatu eta jarduteko asmoz, manifestatzeko debeku zuzengabea bi aldiz jaso zutenak gonbidatu nahi ditugu, gaurkoan hitza har dezaten eta euren mezua zabaldu, bake mezua, inposaketak eta indarkeriak amaitzeko mezua, eskubide zibil, politiko eta giza eskubide guztiekiko errespetuzko mezua. Hauek baitira herri manifestazio erraldoi honen gako nagusiak. Halako erantzun masiboa zinez eskertzen dizuegu. Ibil gaitezen bakerantz eta askatasunerantz. Ibil gaitezen. Elkarrekin lortuko dugu.
Felix CAÑADA
Deitzaileen izenean
«Herri besarkada da hau»
Herriak hartu du hitza Bilboko kaleetan gaur, eta herritarrok hartu behar dugu iniziatiba geure esku, Euskal Herri honetara behin betiko demokrazia eta askatasun beteko egoera etor dadin.
Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzen ditugu, eta gure ahotsak isilarazi nahi dituzten bitartean, gauaren erdian atxiloketa berriak burutu dituzte aste honetan bertan, berriro ere inkomunikazioa aplikatu, eta tortura latzen lekukotasunak entzuten ditugu behin eta berriro egunotan. Horregatik, hain zuzen ere, atera behar dugu indar berriz kalera, eta ozen salatu oinarrizko eskubideen bortxaketa onartezina.
Eskerrak guztioi, eskubide zibil eta politikoen aldeko herri ekimenaren deiari erantzun zabal hau eskaini diozuelako.
Eskerrak debeku guztien gainetik, berriz ere eskubideen aldeko manifestazio hau deitu duten herritarrei, guztion esker ona eta txaloak merezi dituzte.
Gaur hemen gauzatu duguna ez da soilik manifestazioa. Benetako besarkada handi eta zabala da hau. Hemen besarkatzen ditugu ukatu eta kendu nahi dizkiguten eskubideak. Hainbatetan zigortua eta isildua izan zen adierazpen askatasuna besarkatzen dugu. Presoekiko eta urrunduekiko elkartasun mugimendua besarkatzen dugu gaur, hauen senide eta lagunen pertsonengan. Gure kale eta herrietan, egunerokoan, baita jai egunetan, lapurtu nahi diguten askatasuna besarkatzen dugu, eta justiziaren aurka atxilotuak, epaituak, zigortuak eta kartzelatuak diren herritarrak ditugu besarkatzen.
Gure herrietan gurekin behar eta betiko ekarri nahi ditugun pertsonak bezala, eskubideak ere besarkatu egiten ditugu gaur Bilbon. Eskubide zibil eta politikoak estu besarkatzen ditugu, gure eskubideak.
Herri besarkada hau ezinbestekoa da bidean aurrera egiteko. Jartzen dizkiguten traba eta oztopo guztien gainetik salto egiteko beharrezkoa da herri besarkada estua. Besarkada hau gure arteko lotura estua da, konpromisoa da, herri mobilizaziorako adostasuna da.
Que nadie congele la esperanza, que nadie bloquee nuestro deseo de libertad, que nadie pretenda condenarnos a seguir en las mismas. Ahora y aquí, la ciudadana vasca hemos tomado la iniciativa para establecer ya y de forma definitiva un nuevo escenario de democracia y libertad plenas en Euskal Herria.
Aquí han cambiado cosas, y aquí vamos a cambiar muchas más. Aquí traemos hoy a primera plana el compromiso y la movilización popular, para abrir ya un escenario en el que deben respetarse los derechos humanos, civiles y politicos de todas las personas en el conjunto de Euskal Herria.
Adierazi EH nació a principios de año, en el Euskalduna de Bilbo, como iniciativa popular por los derechos civiles y políticos. Durante meses hemos trabajado extendiendo acuerdos y compromisos en la sociedad vasca, con un objetivo preciso: involucrar a todas las partes implicadas en el respeto a un escenario de derechos, sin violencia, sin exclusiones ni imposiciones en toda Euskal Herria, y conseguirlo para este mismo curso que ahora comienza.
A fecha de hoy, 2 de octubre, hay algunos resultados y pasos positivos en esa dirección, pero que son respondidos, paradójicamente, desde los diversos poderes del Estado con el más completo bloqueo y la cerrazón represiva. Euskal Herria necesita ya el nuevo escenario de derechos civiles y políticos, de derechos humanos para todas y todos. Ahora y aquí ya no existe excusa, justificación ni explicación para esa actitud de bloqueo y cerrazón.
Estamos decididos, decididas, a emplazar a los poderes del Estado y a todo aquel que ponga trabas a ese escenario hasta obligarles a respetar los derechos civiles y políticos de la ciudadanía vasca. Estamos dispuestos a poner en marcha una marea social imparable hasta que se establezcan los derechos básicos imprescindibles hoy para avanzar a esa nuevo escenario y hacerlo permanente. Derechos básicos que ya hemos acordado y presentado:
1. Superación definitiva de toda situación de excepción o de violencia. Detener todas las actuaciones que impliquen vulneración, limitación o negación de derechos, para llegar a un nuevo escenario de respeto de todos los derechos de todas las personas en el conjunto de Euskal Herria.
2. Garantía de ejercicio de los derechos civiles y políticos, derechos humanos, individuales y colectivos, y en concreto:
-Derecho a la vida y a la libertad.
-Presos vascos a Euskal Herria. Puesta en libertad de los que han cumplido su condena y de los enfermos.
-Detener de inmediato la incomunicación y la tortura.
-Libertad de expresión: todas las personas, todos los proyectos, todas las opciones.
-Legalización inmediata de partidos y organizados ilegalizadas, y consecuente desactivación de los procesamientos, juicios y sentencias correspondientes.
Ningún gobierno, ningún poder del Estado, nadie puede arrogarse hoy la potestad de privar a la sociedad vasca de estos derechos básicos. Nuestros derechos no son moneda de cambio ni objeto de trueque. No aceptamos en absoluto la prolongación un solo día más de este vergonzante Estado de excepción.
Estamos ahora con el viento a favor de todos nuestros derechos para toda la ciudadanía en Euskal Herria. Esta es nuestra hora. Aurrera!
Eider Rodriguez
eta Ramon Agirre
Adierazi EH