GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HARRI-ZULATZE

Rafa Serranok oso gutxigatik hartu du mendean Aritz Isuzkiza

J.L.

Rafa Serranok eskuratu zuen herenegun Euskal Herriko Bakarkako Harri-zulatze Txapelketa. Emozio ikaragarria izan zen, izan ere zentimetro eskas bategatik eskuratu zuen garaipena. Serranok, 11 zulo eta 1,4 zentimetro egin zituen, eta Isuzkizak, berriz, 11 zulo eta 1 zentimetro.

Hortik atzera geratu ziren zulatzaileek ere ez ziren gaizki aritu. Hidalgok, hirugarren amaitu zuenak, 10 zulo eta 9,7 zentimetro zulatu zituen, eta laugarren postuan amaitu zuen Lasok, 10 zulo eta 6,7 zentimetro eginda. Maila oso ona eman zuten bertan aritu ziren hamar kirolariek. Finalera heltzeko kanporaketa pasatu behar izan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo