Gazte eta helduentzako literaturaren arteko mugaz, Bilboko Bidebarrietan
GARA | BILBO
«Eztabaidak literaturarekin» ekimenaren bidez Bilboko Bidebarrieta liburutegian hilean behin egiten dituzten elkarrizketa saioak aurrera doaz, eta urteko zortzigarren hitzordua izango da bihar. Oraingoan gaia gazteei eta helduei zuzendutako literaturaren arteko mugaren azterketa izango da. Biharkoan Seve Calleja idazlea eta Inazio Mujika idazle eta editorea izango dira gonbidatuak. Hitzorduan zenbait testu irakurriko dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz egingo den elkarrizketarekin tartekatuta.
Elkarrizketa hauek hilero egiten dituzte, astearte arratsaldeetan, 19.30etik aurrera, Bilboko Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan.
Bertan, gaian aditua den kazetari bat aritzen da ekitaldiaren aurkezle eta gidari lanean. Biharko saioan, mahai-inguruaren moderatzaile lanaz arduratuko da Maria Eugenia Salaverri kazetari, idazle, gidoilari eta konpositorea izango da.