GARA > Idatzia > Iritzia> Azken puntua

Laura MINTEGI Idazlea

Hobe zuen isildu

Eat Pray Love» filmaren estrenaldiaren harira, joan den Donostiako Zinemaldian Gontzal Agotek zine-kritika argitaratu zuen prentsan, «Hobe zuen etxean gelditu» titulupean. Gutxitan irakurri dut hain testu iraingarria emakumeekiko. Hona Agotek dioena.

«Laurogeitabost-hamabost. Horixe zen, kontaketa zientifikorik egin gabe, aretoan zegoen emakumezko-gizonezkoen proportzioa. Gaur egun zinemara maiztasunez joaten den edonork jakin badaki zein den ikuslearen profila. Ekoizleek ere, (horiek bai kontaketa zehatza eginda) badakite hori, target hori dute buruan haien produktu klonikoak fabrikatzen dituztenean.

«Eat Pray Love» bete-betean sartzen da multzo horretan, argi dago helburu bakarra ikusle mota jakin baten konplizitatea lortzea dela. Hori lortze aldera Ryan Murphyk ez du burua batere estutu, nonbait ez da komeni bidaia-gida chic bat izan nahi duen istorioa gehiegi konplikatzea. Bi baliabide sinple-sinple erabili ditu».

Bale, hi. Agoteren arabera, aipatu pelikulak, ikusle mota bati zuzenduta dagoenez, ez du bete behar kalitate maila gutxienekoa ere.

Ikusle gehienak emakumezkoak direla dio, eta hori egia santua da. Baina, zer diren gauzak, emakumeen jakin-min intelektuala eta kultura maila goretsi ordez, berari iruditzen zaio ikusleak emakumeak izateak gutxiesten duela produktua, edozein klonikorekin asebetetzen direlako.

Agoteren irudiko, emakume guztiek antzeko gustuak, nahiak eta exijentziak dituzte, filmaren zuzendariak haiekiko konplizitatea bilatzen du eta. Emakumea izate hutsak, beraz, denak berdintzen ditu. Eta, gainera, ikusle hauek gogobetetzeko ez da burua estutua behar. Chapeau, Gontzal!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo