lehen maila
Koikilik ez du aukera galdu nahi
Jon Aurtenetxe ezker hegal gazteak Ligako datozen bi neurketak galduko ditu 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin zenbait partida jokatu behar dituelako. Ondorioz, Joaquin Caparros entrenatzaileak beste jokalari bat ipini beharko du atzeko postu horretan.
Imanol CARRILLO
Arraroa da Joaquin Caparros Bilbora iritsi zenetik Athleticen ezker hegaleko jokalariekin gertatzen ari dena. Ordutik hona zenbait kirolari pasa dira postu horretatik. Batzuk aipatzearren, hor daude Koikili, Castillo, Balenziaga eta Aurtenetxe, denak Utrerako entrenatzailearen aginduz taldera ekarritakoak.
Iaz Castillo eta Koikili izan ziren ezker hegala babesten ahalegindu zirenak. Aurten, aldiz, badirudi harrobitik etorritako Jon Aurtenetxek duela lan hori betetzeko beharra. Izan ere, orain arte Athleticek jokatu dituen neurketetan Caparrosek konfiantza eskaini dio gazteari.
Hala ere, ohitura hori datozen bi jardunaldietan alda liteke, Aurtenetxek ezingo baitu Zaragozaren eta Sevillaren aurka jokatu, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketako atariko partidak jokatzeko deialdian sartu baita.
Zornotzako atzelaria hilaren 13an abiatuko da Madrilera, ondoren, 17an, Lituaniara joateko. Bertan hiru partida jokatuko dituzte Lituania (19an), Armenia (21ean) eta Israelen aurka (24an).
Gauzak horrela, hiru jokalari lehiatu beharko dira datozen egunetako entrenamenduetan ezker hegal preziatua lortzeko. Horietako bat da Koikili. «Aukera aprobetxatu» nahi duela nabarmendu zuen bizkaitarrak.
Kontratuarengatik kezkarik ez
Aurtenetxeren bajari beste arrazoi bat gehitu behar zaio Zaragozaren aurka jokatzeko aukerak garrantzi gehiago izan dezan. Izan ere, eskuin belaunean izandako lesioa gainditua baitu dagoeneko Koikilik. «Aukera bat irekitzen da eta garrantzitsua da hor egotea», aipatu zuen Otxandiokoak. Gainera, haren ustez, honelako aukerak aprobetxatu dituzten jokalariei Caparrosek «konfiantza» eman diela aitortu zuen.
Ezker hegalekoaren kontratua denboraldiaren amaieran amaitzen da, baina buruan beste gai batzuk dituela ziurtatu zuen: «Ez nago nire kontratuarengatik kezkatuta. Beste kezka garrantzitsu batzuk dauzkat».
Athleticek atzelari ugari ditu lesionatuta egun hauetan eta Amorebieta, Ustaritz, Ocio eta Javi Martinez ez daude taldearekin entrenatzen. Horietako batzuk Zaragozaren aurka aritzeko prest egon litezke, eta horren aldeko apustua egin zuen Koikilik ere, jokalari horietako «baten bat» garaiz osatuko baita haren ustez. Lesionatuta dauden talde horretan dago Jon Aurtenetxe bera. Eskuin sorbaldan min hartu zuen gazteak, baina badirudi ez zaiola garrantzi handiegirik eman behar.
Eta noski, zornotzarrari buruz ere mintzatu zen Koikili. Postuarengatik lehiatzen badaude ere, taldekidea goraipatu zuen otxandiarrak. Izan ere, Aurtenetxe bigarren taldetik igo da aurten, baina Koikili bera ere Bigarren B Mailako beste talde batetik iritsi zen Athleticera, Sestao River taldetik alegia.
Bi jokalarien artean bederatzi urteko aldea dago. Batek esperientzia erakuts dezake, eta bestea, aldiz, hasiberria da. Hala ere, «oso errendimendu ona eskaintzen ari da, postu honetan lehenago jokatu duten beste taldekide batzuk bezala. Baina harrigarria da 18 urteko gazte batek maila hau ematea. Etorkizun oso polita du».
Martinez, 21 urtez azpikoekin
Bestalde, aipatzekoa da Igor Martinez 21 urtez azpiko Espaniako selekzioarekin Europako Txapelketako atariko bi partida jokatzeko deialdian sartu dela. Bi neurketak Kroaziaren aurka izango dira, lehena bihar Burgosen, eta bigarrena datorren asteartean Varadzinen.
No corren buenos tiempos por Zaragoza. Desde que la temporada pasada lograse la salvación en las últimas jornadas tras haber ascendido de Segunda División la campaña anterior, el club maño no levanta cabeza en este comienzo liguero.
Tres puntos (tres empates) en seis partidos es el pobre balance de un equipo confeccionado para, al menos, mantenerse en mitad de tabla, ya que cuenta con grandes jugadores como Diogo, Contini y Jarosik -no podrá jugar ante el Athletic por sanción- en defensa, Edmilson, Jorge López y Ander Herrera en la media, y Uche, Sinama Pongole y Lafita en la delantera.
Además de ese penúltimo puesto en la clasificación, el miércoles se abrieron aún más las heridas del club, ya que los maños fueron derrotados 1-0 en la final del XL Trofeo Ciudad de Zaragoza-Memorial Carlos Lapetra por el Huesca, antepenúltimo clasificado de Segunda División, después de haber vencido el primer partido ante el Teruel (2-0).
Los jugadores dirigidos por José Aurelio Gay, además, tuvieron que escuchar como su propio público les cantaban olés en los mejores momentos de sus rivales.
Los problemas deportivos son tales que hasta en varios medios de comunicación se ha hablado de la posible destitución del técnico, aunque Agapito Iglesias, presidente de la entidad, tuvo que salir a la palestra el pasado martes para manifestar que José Aurelio Gay «va a seguir toda la temporada».
I. CARRILLO