GARA > Idatzia > Ekonomia

Agintean den klase politikoa gizarteari alternatibak ezkutatzen ari dela dio ELAk

p024_f01_148x080.jpg

GARA |

ELA sindikatuko 350 bat delegatuk batzarra egin zuten atzo Iruñean, eta horren ostean, manifestazioa, «Hemen lan egiten dugu, hemen negoziatzen dugu» lelopean. Bertan izan zen sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñoz, eta besteak beste, agintean den klase politikoaren jarrera «lotsagarria» kritikatu zuen, «informazioa ezkutatzen ari direlako, gizartea ez ohartzeko bestelako alternatibak daudela». Zentzu horretan, «armada, errege-etxea, osasungintza edo alderdi politikoentzat diru laguntzak» zerga bidez finantza badaitezke, «zergatik ez pentsioak?», galdetu zuen Muñozek.

Era berean, Gobernu espainolak onartu berri duen lan erreforma «oso bidegabea» dela esan zuen ELAko idazkari nagusiak eta ez duela lanposturik sortuko, ezta behin-behinekotasuna murriztuko ere.

Orain negoziazio kolektiboa erreformatu nahi du Zapateroren gobernuak eta gai honekin «oso kezkatuak» daudela adierazi zuen Muñozek. Izan ere, langileak «txirotzeko» patronalaren interesa eta CCOOren eta UGTren «monopoliorako» interesa batuz gero, «mugimendu sindikalak defendatzeko duen funtsezko elementuetako bat», negoziazio kolektiboa alegia, larriki hondatu dezaketela baieztatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo