SOLDATAK IZOZTUAK
Pasaiako Izotza enpresako langileen «lan egoera larria» salatu du LABek
Pasaiako Izotza enpresako zuzendaritzak langileei «oinarrizko eskubideak behin eta berriz» urratzen dizkiela salatu zuen atzo LAB sindikatuak prentsa ohar baten bidez. Besteak beste, hiru urtez jarraian soldatak izoztuak izan dituzte langileek, eta «igoera duina» eskatu dutenean «erabateko ezetza» jaso dutela adierazi zuen LABek. Eguneroko lanetan ere «lan arriskuen prebentziorako arautegia» ez zaiela aplikatzen gaitzetsi zuen sindikatuak eta egoera honen aurrean langileek borrokatzeko erabakia hartu dutela.