MENDIGORRIA
43 urteko igeltseroaren heriotza eragin zuen lan istripua gaitzetsi dute
LAB, UGT, CCOO eta CGT sindikatuek gogor gaitzetsi zuten atzo pasa den astelehenean Mendigorrian gertatutako lan istripua. Bertan, 43 urteko igeltsero espainiarra, Zaragozakoa, hil zen, lanean ari zela, hiru metroko altueratik erorita. LAB sindikatuak «gauza guztietarako aurrekontuak murrizten ari diren garai hauetan, baita lan arriskuen prebentzioan ere», instituzioen «pasibitatea eta utzikeria» kritikatu zituen. Sindikatu abertzaleak deituta elkarretaratzea izango da gaur, 13.00tan, Mendigorriako Foruen Plazan..