GARA > Idatzia > Ekonomia

ELKARRETARATZEA

Basurtoko ospitaleko murrizketak eta pribatizazioak salatuko ditu gaur ELAk

ELA sindikatuak elkarretaratzea egingo du gaur Basurtoko ospitalean bertako plantillaren murrizketaren eta zerbitzuen pribatizazioaren aurka. Sindikatuaren arabera, ospitaleak ez ditu jada sei hilabetetik beherako ordezkapenak egiten eta gastuak murrizteko Lakuako Gobernuak emandako agindu bat betez ez da hainbat kontratu mota berritzen ari. Ondorioz, «kontratazioa jaitsi egin da eta taldeak lanez gainezka daude», esan zuen atzo ELAk. Era berean, Aztarain eraikin berriko garbiketa zerbitzua pribatizatu dutela salatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo