GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdikoa

Etena, final-zortzirenetako olaizolatarren dinastian

2001. urteko Buruz Buruko Txapelketatik Asier edo Aimar beti izan dira finalerdien aurreko lehian.

p038_f01_111x111.jpg

Jon ORMAZABAL

Aparteko ezustekoa izateaz gain, Asierrek larunbatean Gernikan galdu izanak eten egin du olaizolatarrek buruz buruko lehietan orain arte egin duten ibilbidean. Izan ere, biak izan ez badira, 2001.eko Buruz buruko txapelketaz geroztik, urtero izan da bietako bat jokatu diren final-zortziren guztietan.

Txapelei dagokienez, bi anaietan gazteena izan da, buruz buruko lehietan bederen, etxera txapelen bat eramatea lortu duena, baina azken urteetan Asier Olaizolak lortutako erregulartasuna sarri ez da behar bezala baloratzen. Hala, aurtengo Lau eta Erdikora arte, bakarka jokatutako azken lau txapelketetatik bitan finalerdietara iritsi da -aurtengo eta 2008ko buruz burukoetan-, eta iazko bietan tanto bakarrera geratu zen -kantxa osoan Belokiren aurka galdu zuen eta, kaiolan, Titinen aurka-.

Etxe berekoak izanda, elkarren osagarri bikainak izan dira Asier eta Aimar eta, hala, aurtengo Buruz Burukoan salbu, jokatutako azken hamalau txapelketetatik hamahirutan -iazko Lau eta Erdikoan biak final-laurdenetan kanporatu zituzten- izan da gutxienez bietakoren bat finalerdietan.

Lehen etena, 2003an

Atzerago joko bagenu, olaizolatarrik gabeko final-zortzirenetako kanporaketa bat ikusteko 2001eko buruz burukoetara jo beharko genuke. Orduko hartan Asier Olaizolak ez zuen lehiaketan parte hartu eta Aimarrek -21 urte zituela-, aldiz, final-hamaseirenetan amore eman behar izan zuen, Jorge Nagoreren aurka 22-11 galdu baitzuen Arrasateko Uarkapen jokatutako partidan.

Dena dela, 2003. urtean ere izan zen halako kasu bitxi bat. Izan ere, ez batak ez besteak ez baitzuen final-hamaseirenetatik haratago jokatu, nahiz eta sailkatuta izan. Kontua da, lehen kanporaketan Galarza V.a kanporatuta, Asierrek azkenean txapeldun irten zen Titinen aurka jokatu behar zuela final-zortzirenetako kanporaketa -hau ere Arrasaten-, baina ezin izan zuela lesionaturik zegoelako.

Aimarren kasuan, 2002ko txapelduna izan ostean, final laurdenetan jokatzea egokitu zitzaion anaia gazteenari, baina beste lesio batek ez zion jokatzen utzi eta Ruben Belokik partida jokatu gabe egin zuen aurrera lehian.

Ezbairik gabe, uda partetik hona, ez dute, kirol alorrean behintzat, bolada ona izan goizuetarrek. Aimarrek lesio larria izan zuen belaunean Buruz Buruko txapelketan Patxi Ruizen kontra jokatzen ari zela, eta aspaldiko partez, Asier bera ere, udako torneo garrantzitsu guztietatik at utzi du Asegarcek buruz burukoan lan bikaina egin arren.

Zorionez, ez dago ehun urte irauten duen gaitz edo lesiorik; Aimar Olaizolaren belauneko lesioak oso bilakaera ona izan du eta, iragan hilabetean frontoian aurreneko saioetan emaitza onak izan ondoren, badirudi gutxi barru frontoira itzuliko dela.

Mikel Sanchez mediku ospetsuaren esanetara eta Baskoniaren BAKH instalakuntza bikainetan ordu ugari eman eta gero, goizuetarra osatze prozesuaren azken txanpan dago da eta, okerrik ezean, azaroaren amaierarako berriz ere enpresaren egitarauan ager daiteke. Gauzak behar bezala joanez gero, Aimarrek ez luke arazorik izan behar 2011 hasieran Binakako Txapelketan parte hartu ahal izateko. Eta zergatik ez, olaizolatarren dinastia oparoari beste txapelaren bat eman ahal izateko moduan egongo da.

Barriola utilizará una férula en su dedo

La semana extra que ha tenido tras el aplazamiento del partido ante Saralegi que debía haber jugado el pasado domingo le ha venido muy bien a un Abel Barriola que espera tener ningún problema para jugar ese partido este domingo en el Astelena. Eso sí, el zaguero de Leitza reconoció ayer a Radio Euskadi que tendrá que utilizar una férula especial para proteger el dedo índice que se lastimó en la final del Trofeo Nitro disputado el pasado 9 de octubre en el Mimetiz de Zalla ante Oinatz Bengoetxea, que sería su próximo rival en el Cuatro y Medio en caso de conseguir pasar a la siguiente ronda del torneo de la jaula.

Barriola tiene la zona completamente ennegrecida y entiende que se le terminará cayendo la uña del dedo lastimado, pero confía en poder jugar con relativa normalidad su complicado duelo de este domingo ante Ekaitz Saralegi.

Este campeonato del Cuatro y Medio servirá como regreso del zaguero de Aspe a la competición oficial tras año y medio fuera de ella debido a una grave lesión de rodilla. Durante el verano, ha demostrado que la recuperación es plena. J.O.

Aimar

Anaia gaztearen osatze prozesua bide onean doa eta, arazorik izan ezean, litekeena da azaroaren amaiera aldera berriz ere pilotalekuetan izatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo