GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

KOPA Final-zortzirenen bila

Oztopo bikoitza bidea zailduz

Athleticek Alcorconi, eta, batez ere, joaneko partidaren emaitza onak eragin dezakeen gehiegizko konfiantzari aurre egin behar die.

p031_f01.jpg

ATHLETIC - ALCORCON

Amaia U. LASAGABASTER

Futbola logikaren erreinua izango balitz, San Mamesen lehiatuko den partida betebehar arrunta besterik ez litzateke izango Athleticentzat. Baina kirola askotan nahiko errepublikazalea azaltzen denez, zuri-gorriek ezin dute Kopako final-zortzirenetara heltzeko eman behar duten bigarren urratsa beste inoren eskuetan utzi.

Oztopo bikoitza aurki dezakete, gainera, hurrengo kanporaketan amaitzen den bidean. Kanpotik datorrena kontuan hartu beharrekoa bada, berezkoa are arriskutsuagoa izan daiteke. Hau da, Alcorcon ustekabearen bila etorriko da, eta aukerak izan, izan ditzake, futbolaren historia horrelako pasadizoz beteta baitago. Baina Athleticek gainditu beharko duen benetako arriskua, izan ere ustekabeari ateak zabal diezazkiona, talde bilbotarrak berak izan dezakeen gehiegizko konfiantza da. Joaneko partidaren emaitzak, talde bien arteko maila ezberdintasunak eta gaurko neurketaren eskenatokiak ez dute zalantzarako tarterik uzten, faborito etiketa nori jarri erabakitzeko orduan, baina alde negatiboa ere izan dezake horrek, mentalizazioari dagokionez.

Gainditzeko moduko eragozpena, zorionez, eta Athleticek igandero aurki ditzakeenak baino errazago, behintzat. Eta berehalako sariarekin: Santo Domingoko garaipenari jarraipena emanez gero, denboraldiko helburu garrantzitsuenetarikora heltzeko behar diren lau urratsetatik lehena emango du.

Bizkar-hezurra mantenduz

Joaneko norgehiagokan gertatu zen bezala, Joaquin Caparrosek Ligako bizkar-hezurra mantenduko du. David Lopez nahi eta nahi ez itzuliko da, Markel Susaetaren ordez, Igor Gabilondok Iker Muniainen lekukoa hartuko du, eta Koikilik hamaikakoan egoteko aukera izan dezake, baina gainontzeko jokalariak, ustekaberik ez badago, El Madrigalen zelairatu ziren berberak izango dira.

Juan Antonio Anquela, berriz, Ligan aukera gutxiago izaten duten gizonekin arituko da. Batzuekin, behintzat, oraingoan Quini -2. mailako pitxitxia- hamaikakoan egongo baita, taldearen premia zein den ikusita.

IBILBIDEAK

Joaneko partidaren emaitza edota maila desberdintasuna nahikoa ez balitz bezala, talde bien ibilbideek ere argi uzten dute zein den kanporaketa gainditzeko faboritoa: etxetik kanpo bi puntu besterik ez ditu lortu Alcorconek aurten. San Mamesen, berriz, Atleticok eta Bartzelonak besterik ez dituzte puntuak atera.

El club recurre por Gurpegi y Aurtenetxe

El Athletic ha presentado alegaciones al Comité de Competición por la amarilla que vio Carlos Gurpegi en El Madrigal, con la que cumple un ciclo de amonestaciones. También por la segunda tarjeta que vio Jon Aurtenetxe, tras sufrir un choque con Ángel. Competición ha aplazado su reunión semanal a la jornada de hoy, al ser ayer día festivo en Madrid. Si no atiende las apelaciones del club, Gurpegi y Aurtenetxe no podrán enfrentarse el sábado al Almería.

Muniain y Gurpegi, con los aficionados en Barakaldo

Los aficionados que lo deseen podrán estar mañana (18.30) con Iker Muniain y Carlos Gurpegi. Los dos jugadores firmarán autógrafos y productos del club en la tienda oficial que tiene el Athletic en Max Center.

El mayor enemigo, «creer que todo está hecho»

Con todo el respeto al Alcorcón, pero también Joaquín Caparrós cree que el mayor obstáculo en el camino a octavos de final puede estar en casa. «El mayor enemigo puede ser que creamos que tenemos casi todo hecho -advierte el técnico-. Y en el fútbol no hay nada hecho hasta que el árbitro no pita el final».

La piel de cordero que se ha puesto el Alcorcón también puede contribuir al exceso de confianza. De ahí que Caparrós destaque que «podrán decir lo que quieran, pero no conozco a ningún profesional que venga a pasear y de turismo. Cualquiera que salta al campo quiere ganar por encima de todo. Y el Alcorcón también vendrá a intentar ganar».

El mensaje a sus jugadores, por lo tanto, está claro. «Tenemos que jugar con la misma intensidad y transmitir al contrario lo mismo que le transmitimos en Madrid, que para nosotros la Copa es importante».

Juan Antonio Anquela, por su parte, se marca el objetivo de que el Alcorcón disfrute de la experiencia, aunque admite que «en San Mamés no se puede disfrutar porque hay que correr y luchar mucho». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo