GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Estilo arras desberdinak sekula jokatu gabeko lehian

Barriolak jokoaren ekimena bere esku izan nahi du eta Gonzalez Leitzakoaren sakeak kezkatzen du gehien.

p039_f01_333x333.jpg

Jon ORMAZABAL

Gezurra dirudien arren, Sebastien Gonzalez eta Abel Barriola bezalako bi txapeldunek ez dute sekula elkarren aurka jokatu lau eta erdikoaren barruan, eta aurtengo finalerdietako ligaxka irekiko duen norgehiagoka izango dute lehena. Aurreko astean Eibarren ez bezala, Abel Barriola oso gustura agertu zen material hautatzaileak eskura jarritako pilotekin eta ez zen inolako kexurik izan. Gainera, bi pilotariek nahikoa material antzerakoa aukeratu zuten eta, alde horretatik behintzat, ez dirudi inolako arazorik egongo denik.

Gonzalezek esan bezala, nolako partida aterako den jakiteko larunbatean frontoira hurbildu edo telebistaz jarraitu behar izango den arren, bakoitzak nahikoa argi dauka, teorian behintzat, aurkariak nondik egin diezaiokeen min.

Abel Barriolaren kasuan, Leitzako atzelariak argi dauka ezin duela inoiz tantoaren ekimena Azkainekoaren menpe utzi. «Txapelduna datorkit, eta gainera bereziki aurkari deserosoa da. Ez dakizu non kokatu behar duzun, pilotari eta partidari abiadura handia sartzen die, airez sartzeko gai da, baita botera jokatzeko ere... oso joko anitza dauka. Ez da pilotari klasikoa eta beti zaila izaten da halakoen kontra jokatzea», azaldu zuen.

«Denak ematen du errespetua, baina tantoaren ekimena berak duenean edozer gauza egin diezazuke. Nire bizkarra ikus dezala eta partidaren erritmoa nik jartzea izango litzateke onena», gaineratu zuen.

Gainera, pilotari ezkerrak beti izaten dira jokatzeko zailagoak, baina Xala eta Unanueren aurka kaiolan jokatu behar izan duenean, Barriolaren emaitzak aldekoak izan dira.

Sakearen garrantzia

Leitzakoarengandik zaindu beharreko gauzak bat baino gehiago diren arren, Sebastien Gonzalezek nafarraren sakea nabarmendu zuen atzoko aukeraketan. «Abelen joko erdia sakea da eta kentzea lortzen badut, asko izango dut egina, baina txapeldun handia da eta beste dohain asko ditu. Saihetsetik egiten du sakea eta efektu handia ematen dio. Hori bai, larritu ez nau ezerk larritzen, hiru aurkariak oso zailak dira, eta ahal dudan guztia ematen saiatuko naiz», azaldu zuen Azkaineko aurrelariak.

Egungo txapelduna izanagatik ere, lapurtarrak ez du aparteko presiorik sentitzen. Are gehiago, finalerdietan sartuta askoz lasaiago dagoela esan zuen. «Presiorik ez daukat batere, aurreko astean askoz urduriago nengoen. Orain finalerdietan nago, edozeinek irabaz edo gal dezakegu eta edozer gerta daiteke».

Ligaxkak ematen duen huts egiteko aukerak dakar lasaitasun hau. Aurreko kanporaketetan, partida bat galtzeak txapelketatik at geratzea ekartzen zuen, baina finalerdiek koltxoi txikitxo bat dute bere baitan. Hori bai, lehen partida irabazteak sekulako garrantzia izaten du eta inork ez du okerreko hankarekin hasi nahi. «Egia da huts bat egiteko aukera dagoela ligaxka hiru partidakoa izanda, baina ez dut lehenengo partidatik harago begiratzen. Oso garrantzitsua da irabazten hastea, bestela ligaxka guztia atoian ematen duzu. Lehen garaipen hau oso garrantzitsua da, bestela presioa oso handia izango litzatekeelako. Irabazten hasita beti da askoz hobeto», azaldu zuen Abel Barriolak.

Leitzakoarentzat ere finalerdietan egotea sekulako bultzada animikoa izan da lesioaren ostean eta orain horri jarraipena ematea da hurrengo helburua, ahal bada finalerako sailkatuz.

Aimar, con muy buenas sensaciones

En el mismo festival en el que se jugará el primer partido de semifinales tendrá lugar otro de los partidos más esperados en mucho tiempo, ya que Aimar Olaizola regresa a las programaciones tras seis meses de ausencia por una grave lesión.

Durante aproximadamente hora y media, y supervisado por el director deportivo de Asegarce Salvador Bergara, el delantero de Goizueta realizó ayer su último entrenamiento previo en el frontón Beotibar de Tolosa.

Al término de la sesión, en la que, acompañado de Apraiz, hizo frente a la pareja formada por su hermano Asier y Peñagarikano, el pelotari de Goizueta afirmó haber tenido unas «muy buenas sensaciones».

Su estado físico mejora cada día que pasa y Olaizola II dijo haberse encontrado mucho mejor que en el entrenamiento realizado el lunes en el mismo escenario. El siguiente objetivo es el de quitarse el lógico miedo y el de adquirir ritmo de competición. En palabras de Salvador Bergara fue «una prueba de mucha intensidad, superior a la del pasado lunes, y al mismo nivel que un partido». J.O.

Presiorik gabe

Ligaxkara sartzea zen txapelketa honetarako txapeldunaren helburua, eta, hori lortu eta gero, Gonzalez askoz lasaiago eta presiorik gabe irtengo omen da kantxara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo