Larresoroko ikastolan irakasle postu erdia lortu dute plantoa eta gero
GARA
Astelehenean Larresoroko ikastola publikoan umeak dituzten gurasoek protesta egin zuten eraikina okupatuz, irakasle gehiago eskatzeko. Atzo jakinarazi zutenez, protesten ondotik irakasle postu erdia lortu dute, akademiako inspekturak hitza eman baitie.
Larresoron bi irakasle lanpostu eta erdi daude eskolaratutako 80 ikasleentzat. Ia erdia, 32, ama-eskolan ari dira, irakasle bakarrarekin. Inspekzioak ematen zien aterabide bakarra haurren izen-emateak etetea zen. Orain irakasle lanpostu erdia eskuratu dute.