GARA > Idatzia > Euskal Herria

Parisen izango den epaiketa, «Estatu frantsesaren inplikazioaren» lekuko

Datorren astelehenean, 2004ko urrian atxilotutako hamar euskal herritar epaituko dituzte Parisen. Askatasunaren iritziz, afera hau «Estatu frantsesak euskal gatazkan duen esku-hartze zuzen eta aktiboaren» erakuslea izango da. «Gatazka luzatzeko egin duen apustua lotsagarria eta arduragabea» dela deritzo, are eta gehiago Euskal Herria «prozesu demokratikoa gorpuzteko ahaleginetan ari den unean».

p010_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Azaroaren 15ean Parisen hamar euskal herritarren aurka abiatuko den epaiketak «Estatu frantsesak euskal auzian duen esku-hartzea» garbiki azaleratzen duela adierazi zuen Askatasunak, atzo, Baionan.

Anaiz Funosasek gaineratu zuen, esku-hartze hori «zuzena eta aktiboa» dela eta horrela soilik uler daitekeela, besteren artean, «lege errepresiboak areagotzea, espetxe politika gogortzea, zenbait alderdi eta elkarteren aurkako jazarpena edo Aurore Martin espetxeratzea».

Askatasuneko bozeramailearen hitzetan, Parisek «gatazkaren luzapenaren apustua» egiten segitzen du. Bere esanetan, jarrera hori «are eta larriagoa da prozesu demokratiko bat irekitzeko ahaleginak egiten ari diren testuinguruan gertatzen delako». Parisi eta Madrili «gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko urratsik ez egitea» leporatu zien.

Parisen datorren astean epaituko dituzten herritarren kasuak «Estatu frantsesak erabiltzen duen bide errepresibo lotsagarri eta arduragabearen» adierazletzat jo zituen, minutu batzuk lehenago Amaia Rekarte abokatuak esandakoarekin bat egin aitzin: «Prozesu honek erakutsiko du salbuespenezko lege eta neurri horien porrota gatazka konpontzeko».

Sei urte epaiketaren zain

Rekartek luze azaldu zuen «ETArekin zerikusia duten herritarrak atxilotu eta espetxeratzen dituztenean salbuespenezko tratamendua» izaten dutela.

Abokatuak bereziki salatu zuen defentsa eskubidea ez dietela bermatzen, eta epaiketa egiteko epeak luzatzen direla. «Afera honetan sei urte igaro dira epaiketara iristerako eta kasazio-helegitea tartekatu dugu, epaiketari ekin aitzin epaimahaiak erantzun beharko duena. Onartuko ez balu, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko aukera emango liguke» nabarmendu zuen.

Abenduaren 17ra arte iraungo duen prozesuan Marisol Iparragirre, Mikel Albisu, Mikel Negrete, Joxe Ramon Arrano, Juan Kruz Maiza eta Peio Alcantarilla presoak eta behin-behineko askatasunean dauden Lurdes Urdanpilleta, Popol Arranbide, Miriam Inzabi eta Xabi Oxarango epaituko dituzte.

Didier Arricau, Maryse Lavie, Robert Arricau, Peio Serbielle eta Jean-François Lefort, horiek ere 2004ko urriko polizia operazio zabal hartan atxilotuak izan zirenak, Auzitegi Korrekzionalean epaituko dituzte aurrerago.

Azaroaren 14 arratsean, autobusa abiatuko da Euskal Herritik Parisera epaiketaren hasierarako. Hurrengo egunetan mobilizazioak izango dira auzia salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Lehena astelehenean bertan, Pausun eta Baionan (St. Leon) 19.00etan.

MAM-en erabakiA

Askatasunaren iritziz, Aurore Martin espetxeratzea ez da auzi juridikoa «goi mailan, Alliot-Marie Justizia ministroaren bulegoan hartutako erabakia» baizik. Ostiralean elkarretaratzeak izango dira, Maulen (18.00etan) eta Donibane Garazin (19.00etan). ABk ere gogor salatu du Martinen atxilotzea, eta «bidea argitzen» ari den unean, «probokaziotzat» jo du.

El preso Iker Beristain podrá conocer a su hija en breve

Veintiséis días de huelga de hambre. Esta ha sido la lucha que han tenido que llevar a cabo los presos políticos vascos recluidos en la cárcel de Meaux para conseguir que el algortarra Iker Beristain pueda conocer a su hija recién nacida.

La compañera de Beristain, Naia Kortabitarte, informó ayer a GARA del fin de la lucha e indicó que el director de la cárcel de Meaux medió con la jueza Laurence Le Vert para que otorgara el permiso de visita. Al parecer, el martes tras comprobar sus analíticas, cuando cumplían 25 días sin ingerir alimento y habían perdido entre once y catorce kilos, la dirección de la prisión recomendó la hospitalización de los presos, a la que éstos se negaron. Esta negativa hizo que la dirección se alarmara por la situación y llamara directamente a la jueza parisina para que pondría fin a la huelga de hambre respetando el derecho a la paternidad del preso vasco.

La niña nació el pasado 3 de setiembre, y pese a que cuenta con carné y Libro de Familia que certifica que Beristain es el padre de la criatura, la jueza parisina ha denegado hasta ahora su permiso, poniendo en duda la paternidad del vecino de Algorta. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo