Etengabeko Arreta Guneetako langileak pozik daude grebak izan duen jarraipenarekin

Osakidetzako Etengabeko Arreta Guneetako langileak pozik agertu dira asteburu honetan egindako grebak izan duen jarraipenarekin. Gutxieneko zerbitzuek eragina moteldu badute ere, larunbatean langileen %80k greba egin zutela azaldu dute, eta igandean %77k .