Veoliak eta langileek gaur erantzun behar diote bitartekariaren txostenari
GARA | BILBO
Bilboko autobus publikoak kudeatzeaz arduratzen den Veolia enpresako langileek eta enpresak berak gaur erabaki beharko dute zuzendaritza eta sindikatuen artean bitartekaritza lanean aritu den abokatuaren proposamena onartzen duten ala ez. Bitartekariak, besteak beste, langileen soldatak KPI gehi %1,5 haztea eta martxoko ordainsaria 320 eurotan igotzea proposatu du, baita langileek pilatu dituzten aparteko orduak opor gisa jaso ditzaten ere.
Atzo 15 egun bete ziren Bilbobus zerbitzuko langileek greba mugagabeari ekin ziotenetik. Joan den astean, gatazka giro betean, bi aldeek bitartekari baten parte hartzea onartu zuten. Honek, bi aldeekin bildu ostean, txostena osatu eta langileei nahiz enpresariei igorri zien joan den astelehen iluntzean. Gaur arteko epea dute biek erantzuna emateko.