JAI BEREZIA
Kirmen Uribe eta Gari elkarrekin izango dira Euskararen Egunean BBK aretoan
Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakitzat hartuz, bihar Gari kantariak ahotsez eta erritmoz jantziko ditu Bilboko BBK Aretoan Kirmen Uribe idazleak sortutako zenbait idatzi. Ikuskizunaren funtsa «Bilbo-New York-Bilbo» eleberriaren hainbat testu dira. «Arima baino ederragoa» izeneko saio hau BBK aretoan ikusi eta entzun ahal izango da bihar, arratsaldeko 13.30etan. Sarrera doan izango da eserlekuak bete arte.