Senpereko Udalak EHLGri emandako diru laguntza, baliogabeturik
GARA
Paueko Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio oraingoan prefetari. Azaroaren 15ean aztertu zuen auzitegiak Senpereko Herriko Etxeak Euskal Herriko Laborantza Ganberarentzat (EHLG) 2009an onartutako 2.000 euroko diru-laguntzaren legezkotasuna.
Estatuko komisarioak Udalaren deliberoa baliogabetzea eskatzen zuen, EHLGk Senpereko biztanleei ez diela inolako zerbitzurik ematen argudiatuta. Epaitegiak ontzat eman ditu arrazoibideok eta erabakia ezeztatu du.
Christine Bessonart Senpereko auzapezak bere harridura azaldu du ebazpenengatik, «aurretik epaile berak arrazoia eman zigulako». EHLGk Senpereko laborariei ekartzen dien laguntza frogatzearren argibide osagarriak emateko, helegitea aurkezteko asmoa dutela agertu du.