GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Juan Mari Arregi

Bazterketa sozialak hil egiten du

argia

Bi pertsona hilda eta beste bi larri zaurituta, hori izan da joan den astean Santurtzin abandonatutako jatetxe batean izandako sutearen balantzea. Biktimak, gazteak eta immigranteak dira. Beste bi lagunek ere bizia galdu zuten duela hilabete batzuk Barakaldon, antzeko gertaeratan. Kutxazainetan eta kalean igarotzen zuten gaua. Joan den urriaren 31n, beste pertsona bat hil zen Gasteizko Adurza auzoko parking batean lotan ari zela. Abuztuan bi haur zauritu ziren Bilboko Kastrexanan egoera kaskarrean zegoen eraikinak su hartu eta gero. Joan den urtean emakume bat hil zen Baionako alde zaharreko etxe batean izandako sutean (...).

Beraz, Santurtziko tragedia ez da isolatutako gertaera. Hiltzen duen bazterketa sozialaren adierazle da. Eta hiltzen du, kapitalismoa -«merkatu» ospetsua- sistema basati, terrorista eta hiltzailea delako. Galerak sozializatu eta zergadunen kontura etekinak pribatizatzen dituen sistema da hori. Miseria, desberdintasuna eta gizarte-bazterketa sortzen duen sistema. Etxebizitzak okupatu, kalean edo txabolatan nekez bizi, edota emigratzera behartzen duen sistema. Gure zergen kontura bankuak eta finantza erakundeak «erreskatatzeko» mekanismoak dituen sistema. Horretarako, sistemak eskubideak eta prestazio sozialak murrizten ditu, eta ez da gai kalean bizi direnentzat aterpe duin batzuk eskaintzeko. Dirua dago AHTa bezalako azpiegitura handiak egiteko, baina ez aterpeak eraikitzeko. Pertsonak bazterketa sozialetik erreskatatzeko gai ez den sistema da hau. Horregatik, bazterketa sozialak hil egiten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo