GARA > Idatzia > Kultura

Irribarretsu, «Mystikal» filmaren nondik norakoak azaldu zituen Iban Garatek

p054_f05_97x80.jpg

Oihane LARRETXEA | DURANGO

Musikaz eta literaturaz gain, zinema ere izan zen atzo Durangon. Ostiralean aretoetan estreinatu zen «Mystikal»(Dibulitoon) film luzea bertan izan zen, baita Iban Garate (1982, Azkoitia) aktorea ere. Argazkiak sinatzeko hitzordua hasi aurretik, lan berriaz mintzatu zen eta, besteak beste, esperientzia «berria eta ezezaguna» izan dela aitortu zuen.

Berria, hain zuzen, filmaketa prozesuari dagokionez; izan ere, Hollywoodetik urrun, «Mystikal»en agertoki eta paisaia guztiak ordenagailu bidez eginak baitira. Euskal Herrian ez zen lehenago horrelakorik egin. «Fisikoki inguruan ezer ez genuenez -zioen- prestaketa handiagoa eskatu digu, dekoratua imajinatu egin behar genuelako».

Orain ikusleei dagokie harrera ona egitea, «antzeko lanei bidea erraztuko baitio horrek».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo