GARA > Idatzia > Kultura

Koloreztatuz mitologia ikastea, Malutaren proposamena

p057_f03_97x64.jpg

 

A. ARRUTI | DURANGO

Hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen Maramara taldeak bere argitalpenak bilduko dituen argitaletxea sortu du, Maluta, eta, haur eta gazte literaturara jauzi eginda, lau nobedaderekin iritsi da aurtengo Durangoko Azokara. Horien artean, Xabier Strubell musikari eta historialariak idatzi dituen lanak, “Jentilak, gure senide zaharrak” eta “Lamiak, erreka eta itsasbazterretako emakume misteriotsuak”.

Tituluek erakusten duten moduan, mitologia dute oinarri. Alai Zubimendiren margotzeko irudien ondoan, Strubellek istoriotxoak idatzi ditu. «Marraztu eta jolasteaz gain, gaiak ere badu sustantzia eta haurrak mitologiara hurbiltzen ditu», azaldu zuen. 3-7 urte arteko haurrei zuzenduta, guraso eta irakasleen parte hartzea ere bultzatu nahi dute.
Gainerako bi nobedadeak, Jenny Stow idazle britainiarraren lanen itzulpenak dira: “Eguzkiaren atzetik” eta “Hazi minak”. «Animalien bitartez kontatzen ikasteko balio du lehenak eta, bigarrenak, gaztetxoei zein zaila zaien helduen munduan integratzea agertzen du».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo