GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

«Gure profesionaltasuna ezin da zalantzan jarri»

Toquerok taldearen jarrera defendatu zuen, Garcia Macuak Anoetan ikusitakoa gogorki kritikatu ondoren.

p030_f01_111x111.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Realaren kontrakoa izan delako, etxetik kanpo daraman ibilbide kaskarra luzatzen ari delako edota zelaian emandako irudia apalegia izan delako, edonola ere, Donostiako porrotaren biharamuna gogorra izan da Lezaman. Are gehiago, zelaian gertatutakoari palkoan entzundakoa gehitu zaiolako: Fernando Garcia Macuak Athleticek gauzatutako partidari buruz egin zuen irakurketa, alegia.

Gainerako jarraitzaile zuri-gorrien moduan, haserretuta amaitu zuen presidenteak. Honek, baina, argi utzi zuen Canal Plusen mikrofonoaren aurrean. «Ez dugu lehiatzen jakin izan», esan zuen Macuak. «Ez dugu Bartzelona edota Real Madrilen aurka egin genuen moduan lehiatu; Realak izan du gaur planteamendu garaile hori», adierazi zuen, «hausnarketa sakona» egitea beharrezkoa dela nabarmenduz. Ez zuen argi utzi presidente zuri-gorriak kritika gogor horien jasotzailea jokalariak, entrenatzailea edota taldea orokorrean bazen, baina ziur aski harrera ez da batere ona izan.

Erantzun zuzenik ez dago, baina Gaizka Toquerok Lezamako prentsa-aretoan bildutako kazetarien aurrean esandakoak argi uzten du zein pentsaera duen berak, taldearen portaerari buruz. Jokalariak ez du uste lehiakortasun falta egon zela: «Oso profesionalak garela uste dut. Nire ustetan, beti zelairatzen gara guztiaren bila; garaipena, besterik ez dugu buruan, eta igandean ere ez dut uste taldeari intentsitatea eta jarrera falta izan zitzaionik. Argi dago gauzak ez direla beti gustatuko litzaigukeen moduan irteten, baina taldearen profesionaltasuna ezin da zalantzan jarri». Antzeko erantzuna merezi izan zuen hausnarketari buruzko eskaerak. «Bakoitzak berea egiten du galtzen dugunean, ez da beharrezkoa inork eskatzea. Inork ez du gustuko galtzea eta denok egiten dugu gure hausnarketa partida bat galdu ostean; baina ez partida hau, edozein partida galdu ondoren. Nagusiak gara, badakigu zer daukagun jokoan eta bakoitza egin beharreko hausnarketak egiteko gai da».

Derbiari buruz, honako dio, Realak «lehen gola sartu zuen eta gero ondo itxi zen. Aukeraren bat izan genuen, baina beraiek eroso zeuden, eta bigarren gola jaso ostean, askoz ere zailagoa izan zen». Porrota, beraz, «mingarria, euskal derbia zelako eta hiru puntuak nahi genituelako», baina irakurketa gehiegi merezi ez duena, bere iritziz. Akatsak «puntualak» direla, eta beraz, «ezin da gehiegi egin». Jokoari dagokionez, Toquerok ez du aldaketak egiteko beharrik ikusten, azken bi partidatan nahiko kaskarra izan den arren: «Nire ustez horrela jarraitu behar dugu. Bi urte daramagu berdin jokatzen eta ondo joan zaigu orain arte».

Gasteiztarrak argi dauka zein izango litzatekeen ezkortasunari amaiera emateko bidea. «Espanyol gainditu eta aurrekoa ahaztu».

KRITIKAK

Garcia Macua oso haserre zegoen Realaren aurkako partida amaitzean, eta «hausnarketa sakona» egiteko premia nabarmendu zuen, taldeari lehiakortasuna falta zitzaiola iritzita.

Iraola aguarda aún el diagnóstico de sus problemas musculares

Andoni Iraola acabó el derbi con problemas físicos -motivo por el que Gaizka Toquero llegó a actuar en el lateral-, pero aún no conoce el diagnóstico exacto de sus males. De momento, los servicios médicos del club hablan de una «posible lesión» en el bíceps femoral de la pierna derecha.

Habrá que esperar a las pruebas que se le realicen en las próximas horas para saber si podrá enfrentarse al Espanyol. Ayer no pudo participar en la habitual sesión de recuperación post-partido.

El equipo descansa hoy para comenzar a preparar mañana (10.30) el choque ante el Espanyol. A.U.L.

El Espanyol anota los goles más rentables

El 1-0 ante el Sporting del domingo ratifica al Espanyol en Champions, mantiene su racha en Cornellá (pleno de victorias con siete) y le confirma como el equipo que más rentabiliza sus goles: sólo ha anotado 16 y ya tiene 28 puntos, con lo que cada diana equivale a 1'75.

La visita al Levante se adelanta al 18

La 16ª jornada de Liga, última de 2010, se adelanta para el Athletic, que visitará al Levante el sábado 18 de diciembre a partir de las 18.00 horas. Para los rojiblancos será la penúltima cita del año, ya que tres días más tarde dará inicio su eliminatoria copera ante el Barcelona.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo