Kultura

Hamaika argudio Sukarrietako umeen «paradisua» ez galtzeko

Beti pentsatu izan dut kapitalismoak arrakala bat duela Sukarrietan. Bertan, umeek paradisua ezagutzen dute eta hazi bat bezala gelditzen da gero hori beren barrenean». Ikasleak Urdaibaiko paraje ederrera eramaten dituen irakasle baten adierazpenak dira. GARAk antolatutako hitzaldian, paradisu horren baloreak mahai gainean jarri zituen Iñaki Uriarte arkitektoak.