GARA > Idatzia > Kultura

BILBO

Fanfarre eta koruak bat eginik Oskorriren Santo Tomasetako kontzertuan

Oskorrik tradizio bilakatu duen Santo Tomasateko kontzerturako hemezortzi herri-kanta prestatu dituzte aurtengoan. Instrumentu guztientzako eginiko partitura erraz baina landuetan, konponketa batzuk egin dituzte. Santo Tomas eguna heldu baino lehen, partiturak zentro guztietara bidali zituzten, eta, hala, Oskorrik Bizkaiko banda, fanfarre, koru eta musika eskolen laguntza izango du saioan. Antolatzaileek adierazi dutenez, pantaila bat jarriko dute testuak irakurri ahal izateko. Kontzertua Kale Nagusiko BBK aretoan izango da, 19.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo