GARA > Idatzia > Kultura

Izotz gaineko «Errauskine» ikuskizuna estreinatuko da Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokian izotz gaineko «Errauskine» ikuskizuna estreinatuko da gaur, 19.00etan. The Imperial Ice Stars konpainiak sortutako historia unibertsalaren emanaldi bana eskainiko dute, halaber, bihar, hilaren 23an eta 26an. Ikuslearen Egunak egitasmoa ere jarri du abian antzokiak, prezio merkeagoekin (bataz beste 12,80 eta 42 euro bitarteko prezioa izango dute sarrerek egun berezietan). Konpainiak 25 patinatzaile txapeldun ditu, munduko, Europako eta estatu mailako lehiaketetan 250 domina baino gehiago irabazi dituztenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo