GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Masterseko finala

Etenik gabe, «lehertu arte»

Martinez de Irujok aurtengo 87. partida izango du larunbateko Oinatz Bengoetxearen aurkako buruz burukoa.

p042_f01_111x111.jpg

Jon ORMAZABAL

«Honek ez du etenik, pot egin arte jarraitu beharko dugu. Gizakiak gara, ez gara makinak eta eustea kostatu egiten da, baina saiatuko gara». Hitzak Juan Martinez de Irujorenak dira, igandean Patxi Ruizi irabazi eta Masterseko finalerako sailkatu ostekoak. Egoera ekonomikoa zer-nolakoa den ikusita, Iberokoak ondo daki enpresak bere beharra duela aurrera egiteko, eta berak ere, Fernando Goñiren eta Martinez de Eulateren kasuek erakutsi duten bezala, txapelak zein azkar ahazten diren jakitun izanda, badaki unea aprobetxatu behar duela. Arazoa, ordea, «urrezko arrautza erruten zituen oiloaren ipuinean» bezala, animalia gehiegi estutzen denean etor daiteke.

Mutil oso indartsua izanagatik, Juan Martinez de Irujok ere muga horretatik gertu behar du egon, aurtengo bere zenbakiak izugarriak dira eta. Esaterako, Eguberri egunean Oinatz Bengoetxearen aurkakoa aurtengo 87. partida izango du, eta igandean bertan gehituko du 88.a, Merino II.a lagun duela -Errioxako irrati batean atzelariak Binakako Txapelketan parte hartuko duela ziurtatu zuten atzo-, bostaren barruan Aspek antolatutako txapelketaren finala jokatuko dutela iragarrita baitago.

Gainerako pilotariekin alderatuta, jokatutako partiden kopuruan alde nabarmena dago. Esate baterako, halako rankingetan puntaren puntan egon ohi den Titinek 70 jokatu ditu oraingoz eta igandean bere aurkaria izango den Oinatz Bengoetxeak 59.a izango du Masterseko finala.

Modalitatez modalitate

Zenbaki horiek adierazten dutenaz harago, kontuan izan behar da azken egunetan daraman jarduna. Hilaren 12an Lau eta Erdiko finala jokatu zuen, horrelako partidek aurretik eta ondoren duten karga guztiarekin. Biharamunaz errekuperatzeko betarik gabe eta oraindik zenbait ajerekin -eztarriko mina zela-eta, ez zen material aukeraketara joan- igandean kantxa osoan aritu behar izan zuen.

Larunbatean Oinatz Bengoetxearen aurka buruz burukoa bezalako modalitate gogor batean jokatu ostean, handik 24 ordura, Eibarrera itzuli beharko du, Aspek egunotarako asmatu berri duen bostaren barruko binakako txapelketaren finalean aritzeko. Abuztuan, Baionako txapelketan, trinketean ere aritu zela kontuan hartuta, esan genezake, udan antolatzen diren partida berezi horietakoren batean aritzea baino ez zaiola falta izan.

Gauzak horrela, ez da harritzekoa Lau eta Erdiko finalaren atarikoetan GARAri eskainitako elkarrizketan adierazitakoa: «Gertatzen dena gertatzen dela, hurrengo buruz burukoa jokatu eta gero, astebetean ez naute ikusi ere egingo».

Horretarako, ordea, asko falta zaio oraindik. Izan ere, egutegia aldatuagatik, 2011. urteak ere oso gogorra izateko trazak ditu, lehen egunetik, gainera. Gauza da, urteko lehen egunarekin batera hasiko dela aurten sekula baino luzeagoa izango den Binakako txapelketa.

Oraindik aurkeztu ez bada ere, jakin ahal izan denez, sistema aldaketaren bat izango du txapelketak eta iaz Xala eta Zubietak hamabi jokatu behar izan zituzten Ogetan txapela jantzi ahal izateko.

Horrenbeste partida jokatu beharrak, egun seinalatu asko galtzea dakar berarekin, Gabon gaua eta Eguberri eguna tarteko. «Egun berezia da, eskerrak Iruñean jokatzen dugun eta ez dugun bidaiatu beharrik. Gabon egunean etxean gustura egotea gustatzen zait, baina oraingo honetan zaindu egin beharko dut. Pasta plater bat jan eta ohera», aitortu zuen Irujok.

Oinatz Bengoetxearentzat ere lehen aldia izango da, abenduaren 25ean frontoira joan behar izango duena.

Master Jai programa mano en Durango
Aitor Totorika está cada vez más cerca de cumplir su sueño de incorporar a pelotaris de mano a la plantilla de su promotora y, de hecho, este lunes dará un primer paso en este sentido en Durango, ya que Master Jai anuncia un festival mixto de cesta y mano en el Ezkurdi. Los primeros en saltar a la cancha serán los puntistas. En concreto, Alberdi II-Mugartegi, que disputaron el pasado día 6 la semifinal de la Cesta de Oro, confrontarán con los subcampeones de Europa Hormaetxea-Arriola, en un interesante duelo. La novedad llegará después con un partido de parejas a mano que enfrentará a Juantxo Koka y Xabi Urberuaga contra los arratiarras Imanol Agirre y Xabier Galarza. El delantero de Artea se perfila como una pieza muy importante de la nueva empresa, ya que además de jugar partidos es probable que ejerza como director deportivo de la misma. Berasaluze IX y Rober Uriarte son otros nombres que podrían unirse a la nueva plantilla. También pretenden a Fernando Goñi, pero el de Zubiri, de momento, no está demasiado motivado. J.O.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo