GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabier Gantzarain 2010/12/23

Pobrearen zoria

berria

Sustatuko erantzun batean irakurri nuen aipamena: «Matematikak ezagutzen ez dituztenentzat borondatezko zerga bat da loteria». (...) Inbidia bakarrik ez, bekaitza ere sortzen dit jende zuhurrak. Badakite erabaki zuzenak hartzen, ez zaie odolik berotzen, ez dute loteria erosten.

Bertatik bertara ikusi nituen ilarak etorri zitzaizkidan gogora. Euria goian behean, arratsaldea ilun eta kaleak argiz gainezka, autoen burrunba eta gabon kanta gozoegiak belarriko zuloan, jendea ilaran zegoen, aterkipean, espaloiaren luzera luzean, loteria erosteko. Esan egin behar nien loteria borondatezko zerga dela?

Loteria guztiak ezagutzen ditu ilara horretan zegoen jendeak. Badaki enplegatu duten bezalaxe langabetu dezaketela, zori kontua izan dela, edozein momentutan iritsiko zaiola berri ona: ez dago lanik, ezin dizugu kontratua berritu, edo, larri gabiltza, uler ezazue, soldata izoztu egin behar dizuegu. Loteria zantarra baldin bada, ez da matematikarik ez dakien pobrearen erruz.

AEBek, etorkinak kanporatzen eta mespretxatzen dituen bitartean, urtero txartel berdeak zozketatzen ditu, han bizitzeko baimena eskainiz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo