GARA > Idatzia > Mundua

Boli Kostan indarra erabiltzeko prest agertu dira agintari afrikarrak

Tentsioak goranzko bidean jarraitzen du Boli Kostan. CEAO Mendebaldeko Afrikako Ekonomia Erkidegoak, «azken keinu» bezala, diplomatiko talde bat bertaratuko duela iragarri zuen, Laurent Gbagbo jarduneko presidenteak boterea bere kabuz utz dezan konbentzitzen saiatzeko. Esan zutenez, «Gbagbok ez badu CEAOren eskaera aldaezin hau aintzat hartzen, Batasunak bestelako neurriak hartzea beste erremediorik ez du izango, legezko indarraren erabilera barne».

p027_f01_148x108.jpg

Thomas MORFIN (AFP) |

Laurent Gbagbo Boli Kostako jarduneko presidentearentzat ez zen samurra atzo herrialdean bizi zen egoera, bere burua zirt edo zart egiteko beharrean ikusten ari baitzen: nazioarteak eskatzen duen eran, Alassane Ouattara hauteskundeetako garaileari kargua utzi, edo herrialdetik kanpora bidaltzera zuzendutako operazio militar baten arriskuari aurre egin.

Tentsio puntu horrek goraka egin zuen ostiralean, Gbagbok kargua utzi ezean «legezko indarra» erabiltzeko mehatxua egin baitzuen Mendebaldeko Afrikako Ekonomia Erkidegoak (CEAO). Hilaren 16 eta 21a bitartean izandako istiluen arduradunei ohartarazi zietenez, «nazioarteko auzitegiek auzipetuko dituzte, giza eskubideak urratzeagatik». 173 lagun zendu ziren egun horietan, NBEren arabera.

Urte amaiera samurrik ez da aurreikustekoa, beraz, herrialde honetan. Azaroaren 28an izan ziren bozaldien bitartez, 1999ko Gabonetan, Boli Kostan egondako lehen estatu-kolpeak sortutako krisiari irtenbidea eman nahi zioten, baina lortzekotan, nekez izango da.

Abujan (Nigeria) eginiko biltzar baten ondoren, CEAOko kide diren estatuetako buruek «azken keinu» bat iragarri zuten atzo: Boli Kostara «goi mailako ordezkaritza berezi» bat bidaliko dute krisiari adostutako irtenbide bat ematen saiatzeko. Cabo Verde, Sierra Leona eta Beningo presidenteek osatuko dute asteartean Boli Kostara iritsiko den delegazio ofiziala. Inork indarrez kaleratzea ekiditeko, Gbagbok bere kabuz boterea uztera behartzeko helburua izango dute.

Abidijango hotel batean setiaturik, Alassane Ouattararen gobernuak adierazi zuen bere aurkaria kaleratzeko «dagoen irtenbide bakarra» indarra erabiltzea dela.

Mementoz, jarduneko agintariak ez ditu aintzat hartu presidentetza uzteko nazioartetik egin dizkioten eskaerak.

Atzokoan ere, CEAOren ohartarazpenaren berri izan zuenean, «delitugintza politikoa» baliatzea egotzi zion erakunde afrikarrari, eta boterea uzteko asmorik ez duela berretsi zuen jarduneko agintariak.

Ahoua Don Mellok, Gbagboren bozeramaileetako batek esan zuenez, Boli Kostak «bete beharreko Konstituzioa eta legeak ditu. Boli Kosta ez da CEAOren protektoratua».

Egia da azken hamarkadan estatuburu izandakoak Armadaren babesa duela, baina arazo handiak ditu finantzei eta nazioarteari dagokionean.

Ostegunean, Boli Kostak Mendebaldeko Afrikako Estatuen Banku Zentralean dituen kontuen gaineko kontrola Ouattarari ematea erabaki zuen Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Erkidegoak (UEMOA).

Guda diplomatikoan ere, pauso erraldoia eman zuen hauteskundeetako irabazlearen gobernuak, Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak legezko presidentetzat baitu, haren garaipena zilegi izan zela iritzita.

173 hildako

Hilaren 16 eta 21a bitartean, istilu larriak izan ziren Boli Kostan eta, horien ondorioz, 173 lagun zendu direla adierazi du Nazio Batuen Erakundeak. Halere, ikertzeko zailtasunak direla-eta, hildako gehiago egon litekeela aitortu du.

Decenas de muertos tras incidentes en el inestable centro de Nigeria

Al menos 40 personas resultaron muertas y muchas más heridas de gravedad al explotar durante la Nochebuena varios artefactos en la ciudad de Jos, capital del estado central nigeriano de Plateau, informaron ayer los medios locales.

Los ataques se dieron en distintos puntos de la ciudad, que en los últimos años ha sufrido la violencia por motivos étnicos y religiosos, en un momento en que los residentes cristianos iban a la iglesia para la misa de Nochebuena.

Según los primeros datos, los objetivos del ataque eran las áreas de la ciudad pobladas por cristianos y servicios importantes. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo