GARA > Idatzia > Ekonomia

Sestaoko ACBn jazotako eztanda salatu du CCOOk, langileak hil zitzakeelako

CCOOk Sestaoko ArcelorMittal enpresan gertatutako eztanda salatu du, istripu horretan langile bat baino gehiago hil zitezkeelako. Sindikatuaren arabera, horrelako istripuak errepikatzen ari dira enpresak ez dituelako betetzen beharrezko segurtasun neurriak.

GARA

Sestaon ArcelorMittal enpresak duen lantegian (ACB) eztanda handia gertatu zen joan den astelehenean, eta hainbat langile hil zitezkeen horren ondorioz, CCOO sindikatuaren arabera.

Sindikatu honek Sestaoko ArcelorMittal duen ordezkaritzak Lan Ikuskaritzan salatu du eztanda hau, gertaera horren ondorioz, «langile bat edo gehiago hil zitezkeelako».

Eztandak burrunba handia eragin zuen eta nabeko teilatuak, 25 metroko altueran, sua hartu zuen. Hala ere, sua berez itzali zen berehala.

Sindikatuak azaldu zuenez, istripua asteleheneko 3.00 inguru gertatu zen, zepa hezeak eta altzairu goriak elkar ukitu zutenean, isurketa zali bateko zapa husten ari zirenean.

Langile bat inguruan

Urak eta altzairu urtuak elkar ukitzeak leherketa handia sortzen du. Gainera, kontrolik gabe, norabide guztietara zabaltzen da, eta langile bat harrapatzen badu hiltzeko arrisku handia dago, CCOOk azaldu zuenez.

Eztanda gertatu zen unean langile bat ari zen eragiketa horretarako garabia maneiatzen. Berak ez zuen inolako zauririk izan, baina, sindikatuak salatu duenez, eztandaren indarrak garabi horren kabinaren kristal blindatuak ere apurtu egin zituen.

Istripuaren dunbotsak Sestaoko hainbat biztanle erne jarri zituen eta Ertzaintzaren eta suhiltzaileen patruila batzuk eta hainbat anbulantzia bertara joan ziren, zaurituak egon zitezkeelako.

CCOOk Lan Ikuskaritzan salatu du gertaera hau. Gainera, hilabete eta erdiko epean halako istripua gertatzen den hirugarren aldia dela esan zuen. Izan ere, azaroaren 10ean eta 12an ere leherketak gertatu ziren, kasu horietan ere zepa hezea zegoelako. Sindikatuaren arabera, ArcelorMittal Sestao enpresak ez ditu betetzen beharrezkoak diren segurtasun eta prebentzio neurriak.

Horregatik, Prebentzio Legea betearazteko eskatu zion CCOO sindikatuak enpresari, «langileen osasunak eta segurtasunak paira ditzaketen ondorio larriak saihesteko».

Accidentes que se repiten en las fundiciones

La denuncia que CCOO ha presentado ante la Inspección de Trabajo subraya que la explosión que se produjo el pasado lunes no es un caso aislado y que ya han ocurrido tres incidentes similares en la misma planta de Sestao en los últimos dos meses. Las explosiones debidas al contacto del agua o escorias húmedas con la colada de acero fundido tampoco son novedad en esta empresa.

En setiembre de 2006 ocurrió un accidente similar en el que cuatro trabajadores sufrieron heridas graves causados por la rotura de cristales. La explosión se produjo en el foso de la escoria a consecuencia de la humedad. En julio de 2004 la explosión en un horno de fundición de la ACB llegó a herir seis trabajadores, algunos de ellos de gravedad, ya que sufrieron quemaduras por los materiales que lanzó la explosión.

También en julio de 1999 una explosión en un horno de fundición de Amurrio Ferrocarril provocó la muerte de un trabajador y lesiones a una decena más. En este caso, la colada cayó en un foso en el que había agua, pese a que tendría que haber estado impermeabilizado. En agosto de 2004, una explosión en Tubacex, de Amurrio, hirió a 17 trabajadores. GARA

hirugarrena

CCOO sindikatuaren arabera, azarotik hirugaren eztanda izan zen astelehenekoa. Guztietan, zepa hezeak altzairu urtua ukitu duelako. Sindikatuaren ustez, enpresak ez ditu betetzen beharrezko segurtasun neurriak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo