GARA > Idatzia > Euskal Herria

KORRIKA 17

Iruñerriko AEK Korrika sustatzeko «altxorraren bila» jokoa egiten ari da

Iruñerriko AEK-k «altxorraren bila» jokoa jarri du martxan Korrika 17 sustatzeko. Nahi duenak parte har dezake jokoan. Ezkaba mendian ezkutatu duten kutxa topatzea da gakoa. Koordenadak eman dituzte: N 42º50,775' W 01º39,083', eta GPS baten laguntzarekin aurkitzeko erraza da. Kutxaren barruan zozketa baterako zenbakia dago. Egin behar den bakarra izena jarri eta kutxa zegoen tokian uztea da, hurrengoak ere parte hartu ahal izateko. Saria Korrika 17ko jantziak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo