Terrorista nire baitan
Euskal gatazkan bitartekari
William A. Douglass (Reno, Nevada, 1939) Gizarte Antropologian doktorea da. Horrez gain, Renoko Unibertsitateko euskal departamentuaren sortzailea eta euskal gaietan aditua da, eta euskal gatazka konpontzeko bitartekari lanetan aritu zen 2003-2004 bitartean. Hain zuzen ere, euskal aferan bitartekari lanetan izan zuen parte hartzeari buruz ari da Douglass biografia ukitua duen saiakera honetan: Euskal Herrira egindako joan-etorriak, Ibarretxe lehendakariarekin izandako bilerak, euskaldunekin izandako harremanak, ETArekin egindako kontaktua, Loiolako elkarrizketak eta biolentzia ditu hizpide, besteak beste.