GARA > Idatzia > Kultura

I-PHONEGRAFIA

iPhone bidez egindako formatu txikiko argazkien erakusketa, Bilbon

David de Haro eta Fernando Gomez de Larrea prentsako euskal argazkilariek iPhone bidez egindako formatu txikiko 60tik gora argazki artistiko jasotzen dituen erakusketa inauguratuko da gaur arratsaldean, Bilboko BlackBox aretoan, 19:30ean. Aretoko arduradunen arabera, iPhonegrafia delakoa hazten ari den sormen-korronte berri bat da, bere garaian Polaroid edo Lomografia izan zirenen modukoa. Sakelako telefonoen bidezko argazki-kamera ugariek eragina izan dute argazkigintzan. Izan ere, «bat-batekoa» kontzeptua berriro definitu da iPhonen bidez: irudi xume, kalitate mugatukoa, ia digitalki tratatu gabea eta berehala argitaratua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo