GARA > Idatzia > Ekonomia

IBERDROLA

«Blindajearen aurkako legea» eteteko eskaera atzera bota du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak «blindajearen aurkako» legea eteteko Iberdrolak egin zuen eskaerari ezezkoa eman dio. Lege horren bidez, enpresek ezin dituzte akziodunen boto eskubideak mugatu. Iberdrolak ACS bere Administrazio Kontseiluan sartzea galarazi nahi zuen, baina Gobernu espainolak indarrean jarritako lege horri esker, Florentino Perezen konpainiak beto hori ekidin dezake, eta Iberdrolak eteteko eskatu zuen. Gaur egun, ACS-k Iberdrolaren jabegoaren %20 dauka, baina Iberdrolak Administrazio Kontseiluan sartzea galarazi nahi dio, legea datorren uztailean indarrean jarri baino lehen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo