GARA > Idatzia > Ekonomia

AURREKO URTEAN BAINO %2,77 GEHIAGO

Ipar Kutxak 13,3 milioi euroko etekin garbiak lortu zituen iaz

Ipar Kutxak 13,3 milioi euroko etekin garbiak lortu zituen 2010ean, aurreko urtean baino %2,77 gehiago. Emaitza horiei esker, «zuhurtziaz jokatzeko politika sendotu» eta kredituetan berankortasuna estaltzeko funts-hornidura handitu dituela esan zuen kutxak agiri batean. Hain zuzen, dirutza hori %126,1 igo da, 14,6 milioira iritsiz. Ipar Kutxak banku-negozioa %13,3 igo dela esan zuen, eta komisioak eta finantza operazioak kontuan hartzen badira, 2009an baino %8,7 gehiago igo da, 60,57 milioira iritsiz. Kredituak, guztira, 2.449 milioi izan dira, %2,31 gehiago eta igoera nabarmenena enpreseei emandako kredituetan gertatu zen, %15.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo