GARA > Idatzia > Ekonomia

EUROPAKO BANKU ZENTRALA

Euroguneko ekonomia ez da haziko krisia hasi aurretik zuen indarrarekin

Europako Banku Zentralaren (EBZ) ustez, euroguneko ekonomiak ez du lortuko hamarkada honetan %2ren gainetik haztea. Krisia hasi aurretik zuen hazkunde maila galduko luke beraz. Urtarrileko txostenean azaltzen duenez, «eurogunean hazkunde-ahalmena -inflaziorik gabe gehien haz daitekeena- nabarmen erori zen krisiaren hasieran». EBZren hitzetan, «litekeena da krisiak galera iraunkorra utzi izana hazteko ahalmenean, sektore batzuen -finantza eta eraikuntza- gainbehera dela-eta», aurretik neurri gabe hazi zirelako. Gainera, bankuak egiturazko erreformak martxan jartzeko eskatu zien gobernuei. «Bestela oso aukera gutxi izango dute epe luzean %2tik gorako hazkundea lortzeko», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo