GARA > Idatzia > Kultura

AIPAGARRIAK | IKUSKIZUNA

Trikia eta dantza zuzenean, Korrontzi eta Oinkari taldeekin La consejera defiende a Juaristi en el Consejo Asesor del Euskera

«Ez dago dantzatzen ez den musikarik» esaldia kontuan hartuta, Mungiako Korrontzi taldearen folk doinuak dantzatzera dator Villabonako Oinkari dantza taldea. «Infernuko hauspoa» izeneko ikuskizuna (diskoa eta DVDa ere badute) Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dute igandean. Oinkari dantza taldeko 30 dantzariek Edu Muruamendiarazek prestatutako koreografiak eskaintzen dituzte emanaldi honetan. Talde biek erakutsi nahi digute euskal musika herrikoiak ez duela zertan zaharkitua izan. «Herri musika eta dantza tradizionala berritzeko grinak batzen» dituela diote, eta «iraganari etorkizunerantz joateko begiratzen» diotela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo