GARA > Idatzia > Kultura

Deskargatzeko 248 liburu elektroniko daude Armiarma.com webgunean

GARA | DONOSTIA

E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas dabiltzanez, 248 izenburu ePub eta PDF formatuetan hartzeko moduan eskaintzen ditu, Armiarma.com atariko liburu elektronikoak webgunean dohainik eta klik batean irakurgailu elektronikora ekartzeko.

248 liburu horietatik 190 euskal literaturako klasikoak dira. Gainerako 58ak literatura unibertsaletik euskarara ekarritakoak. Hala, hautatutako erdal idazleen artean William Shakespeare, Miguel de Cervantes, Edgar Alan Poe, Mark Twain, Virginia Wolf edota Tolstoi topa daitezke. Bestalde, euskal idazleen artean Etxepare, Axular, Oihenart, Xaho, Lizardi, Lauhaizeta, Kirikiño edota Mirande irakurri ahal daitezke liburu elektronikoan.

Bildutako autoreak estilo eta garai oso ezberdinetakoak dira. Modu berean jasotako liburuen generoak ere orotarikoak dira. Hala, horien artean 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak taldekatzen dira), 39 antzerki-lan edota 28 saiakera topa daitezke, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo