
BILBO
Ian Andersonek bigarren emanaldi bat eskainiko du
Ian Anderson, 40 urtetan Jethro Tull taldeko liderra izan den Eskoziako konpositore, txirula-jotzaile eta gitarrista ikusteko otsailaren 8rako kontzerturako sarrerak egun gutxitan agortu zirenez, Bilboko BBK aretoak bigarren emankizun bat lortu du. Bezperan izango da, hilaren 7an, «Music legends» egitasmoaren barruan.