SEASKA
Ahalmen urriko haurrak integratzeko baliabiderik eza salatu dute elkarteek
SOS dei batekin abiatu du ahalmen urriko haurren ikastoletan integrazioa bermatzen duen Seaskako batzordeak aurtengo diru bilketa kanpaina. «Gobernua desengaiatu da eta 2005ko legearen bidez ezarritako dispositiboa merkealdietan ezarri du», salatu zuten. Aurten, ikastoletan 39 haurren integrazioa ziurtatzeko 175.000 euro beharko zituztela nabarmendu zuten. Gobernu frantseseko Hezkuntzako ordezkariek «ahalmen urriko haurrei laguntzea lehentasunezkoa» dela esan arren, eskolatzeko baliabideak ez dituztela jartzen esan zuten. Elkarteak jarri duen dirutza berreskuratzeko auzitegietara joko dute eta 100.000 euro eskatuko dituzte.