Otxandion gogoan izan dute Ruben Garate, bide istripuan hila
GARA | OTXANDIO
Espetxe politikak berarekin dakarren presoen sakabanaketaren ondorioz, auto istripu batean hil zen Ruben Garate Anselmo gazteari omenaldia egin zioten joan zen asteko larunbatean Otxandion. Urteroko gisan, Motxotegi mendian elkartu ziren haren senide, lagun eta ezagunak sakabanaketarekin amaitzeko eskatzeko. Gaztearen omenez mendi irteera egin zuten, eta ondoren, herri bazkaria egin zuten Otxandion bertan 60ren bat lagunek. Duela hamaika urte, Alcala Mecoko espetxetik Euskal Herrira itzulerako bidaian izan zuen istripua Garatek. 25 urte zituela hil zen Otxandioko gaztea ezbeharrean.
Presoen alde
Bestalde, herenegun euskal presoak Euskal Herriratzeko eta euren eskubideak errespeta ditezen eskatuz 85 lagun bildu ziren Ondarroan, 44 Gernikan, 30 Bermeon, 85 Santurtzin, 36 Iurretan, 60 Altsasun, 18 Zaldibian, 26 Ordizian, 13 Euban, 43 Laudion, 23 Otxarkoagan, 12 Añorgan eta 12 Aba- diñon.