ANTZERKIA
Donostiako XXIII. Gazteen Antzerki Topaketetan izena emateko epea irekita
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, Donostia Kulturaren eta Euskararen Udal Patronatuaren lankidetzarekin, XXIII. Gazteen Antzerki Topaketak antolatu ditu aurten. Izena emateko epea gaur irekiko da, eta martxoaren 4ra bitarte izango da horretarako aukera. Donostia eta inguruetako hainbat talde amateurrek parte hartu ahal izango dute topaketa hauetan, euren antzezlanak udal agertokietan aurkeztuz. Edizio honetan gehienez 25 talde izango dira parte-hartzaileak, bi kategoriatan banatuta: Junior (14-18 urte) eta Senior (18-30 urte).