GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

La Roblako trenaren historian barrenako bidaia emango du gaur ETB-2k

GARA | DONOSTIA

La Roblako trenaren historia ezagutzeko parada izango dute ikus-entzuleek «Viejo caballo de hierro» dokumentalaren bitartez ETB-2ko «La Noche de Crónicas» saioan gaur gauean.

Carlos Bacigalupe kazetariak idatzitako izen bereko liburua hartu du oinarri dokumentalak eta trenaren sorrera hartuko du abiapuntu, 1894. urtea hain zuzen ere. Sorreran Leon eta Palentzia inguruetako ikatza Bizkaiko siderurgia enpresetara ekartzea zuen helburu tren hark.

Urte haietan trenak gizarte eta ekonomia arloan izan zuen eragina eta geroagoko bizipen eta bitxikeriak bildu ditu dokumentalak, garraiobide hura gertutik ezagutu zutenen eta hainbat adituren ahotsekin azalduz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo