GARA > Idatzia > Mundua

Alliot Mariek kargua berehala utziko duela adierazi dute bi ministrok

Tunisiako Zine El-Abidine ben Ali presidente ohiaren erregimen ustelarekin zituen harremanak direla-eta jasotako kritiken aurrean men egin, eta Michele Alliot-Mariek (MAM) asteburuan edo astelehenean Atzerri ministro kargua utziko duela esan dute bi ministrok.

p026_f02_1468.jpg

P. RATER-S. MALIGORNE (AFP)

Estatu frantseseko Atzerri Ministeriora heldu eta hiru hilabetera, Michele Alliot Marie (MAM) kargutik botako dute «igandean [bihar] edo astelehenean», France Presse agentziari bi ministrok esan ziotenez. Azkenaldian berarekin zerikusia duten eta bere sinesgarritasuna kolokan jarri duten hainbat afera plazaratu dira.

«Michele Alliot Marie asteburuan edo astelehenean joango da. Alain Juppe izango litzateke ordezkoa», esan zuen ministro horietako batek. Nicolas Sarkozy presidentearentzat eta Gobernuarentzat berarentzat egoera «jasanezina» bilakatu dela gaineratu zuen. Egun Defentsa ministroa da Juppe.

«G20 taldearen Presidentetza frantsesaren irudia biziki garrantzitsua da, eta Atzerri ministroa den heinean, Michele Alliot-Marie denen bistan izango da, estatuburuaren alboan. Postuan jarraitzen badu, irudia hondatuko du», gaineratu zuen Gobernuko kide honek, bere identitatea ezkutuan mantenduz.

Beste ministro batek gogorarazi zuen Gobernuak inkestetan nabarmen egin duela behera. «Michele Alliot-Mariek jende guztia banandu du. Hori gelditu beharra zegoen», esan zuen.

Atzo goizean, ministro lapurtarrak gezurtatu egin zuen kargua uzteko asmoa zuela. «Nire leloa eginbeharrak ongi egin eta esaten dutenari kasurik ez egitea da», eta «zurrumurruak niri bost axola» bota zuen France Info irratian Kuwaitera bi eguneko bisitara joan aurretik. Are gehiago, astelehenean Genevan Nazio Batuen bilkuran izango zela eta han AEBetako Hillary Clinton kidearekin bilduko zela esan zuen.

Alliot-Mariek, 64 urte dituenak, eta 2002tik ministro izan denak (Barne, Defentsa eta Justizia sailetan Quai d'Orsayra iritsi baino lehen) kritika zorrotzak jasan behar izan zituen duela gutxi, matxinatu berri den Tunisian 2010ean egin zituen oporrengatik. Horrez gain, Zine El-Abidine ben Ali presidenteari laguntza poliziala eskaini zion eta Tunisiako enpresari batekin zituen harremanen gaineko azalpenak eman behar izan zituen.

Azken hilabetean, burua makurtu badu ere, PSren oposizioak plazaratu dituen dimititzeko eskaerei uko egin die Alliot-Mariek, azken astean UMO alderdi presidentzialaren barnean antzeko eskaerak ematen hasi baziren ere.

La visita relámpago de Sarkozy molesta a Ankara

Nicolas Sarkozy viajó ayer a Ankara para hablar «esencialmente» del G20, presidido por el Estado francés, pero el primer ministro turco no ocultó su descontento, al considerar que las relaciones entre ambos estados merecen algo más que una visita relámpago.

Según el Elíseo, esta visita -la primera de un presidente francés desde la de François Mitterrand en 1992- está principalmente «dedicada a los asuntos del G20», el foro de las principales economías, al que pertenece Turquía, 17ª potencia mundial.

Como hizo anteriormente el presidente estadounidense y antes que él los dirigentes chino e indio, a finales de 2010, Nicolas Sarkozy expondrá las prioridades de su Presidencia del G20. Se trata de «la reforma del sistema monetario internacional, cuya necesidad ve hoy todo el mundo, de la lucha contra la volatilidad excesiva del precio de las materias primas, energéticas y agrícolas», así como de «la cuestión de las financiaciones innovadoras», explicó el viernes al diario turco «Posta».

Turquía deberá estar atenta a estas cuestiones, ya que aunque el FMI ha aplaudido su vigoroso crecimiento, ha alertado del riesgo de desequilibrios financieros. Nadège PULJAK (AFP)

segi

MAMek herrialde arabiarretako diktadurekin duen lotura eta Euskal Herriaren izaera ukatzen duela salatzeko Segik elkarretaratzea egin zuen atzo Donibane Lohizuneko udaletxearen aitzinean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo