FILMAKETA
Telmo Esnalen «Urte berri on, amona!» pelikularen filmazioa hasi da Donostian
Telmo Esnalek zuzentzen duen «Urte berri on, amona!» pelikularen filmazioa hasi da aste honetan, Donostian. Film berria komedia beltza da, umorez kontaturiko istorio gogorra, filma ekoizten duen Irusoin etxeak jakinarazi dutenez. Pelikularen istorioari dagokionez, Josemarik, beren etxekoen bizimodua hondatzen ari dela-eta, Mari amona adinekoen egoitza batean sartzea erabakitzen du, Mariren alaba Maritxuri, bere emazteari ezer esan gabe. Horretarako, Kintxo bere suhiaren «laguntza» izango du.